Docker bidezko instalazioa

Docker bidezko instalazioa jarraitzeko argibideak jasoko dituzu orrialde honetan. Instalazio hau automatizatua da, eta zure sisteman bakarrik docker erabiltzeko beharrezko softwarea instalatuko du.

Zer da Docker?

Docker, edukiontzi bidezko birtualizazio mota bat da. Ideia orokor bat egiteko: zure sisteman beste sistema-birtual batzuk sortuko dira eta softwarea horietan instalatuko da. Sistema hauek, beraien artean, beharrezkoa duten komunikazioa izango dute funtzionatu ahal izateko.

Honekin, automatizazio-sistema isolatuta izango dugu gure sistemarekiko eta beharrezkoak ez diren fitxategiak instalatu beharrik ez dugu izango.

Instalazio automatizatua

Instalazioa automatizatuta dago (bai Docker eta baita automatizazioarena ere). Pausuz-pausu azalduko da dokumentu honetan instalazioa nola egin.

 Instalazioa abiarazten

Instalazioa abiarazteko, lehendabizi Github biltegia klonatuko dugu.

$ git clone https://github.com/aritzz/radiocloud-docker-installer

Eta ondoren, instalazioa abiaraziko dugu.

$ cd radiocloud-docker-installer
$ ./instalatu.sh

Behin instalazioa abiarazita, Docker eta Docker-compose instalatuko dira sisteman. Ondoren, erreproduktorea instalatzea nahi duzun edo ez galdetuko zaizu. Dena batera instalatu daiteke (hori da gomendagarria) edo erreproduktorea kanpo utzi, eta beste ordenagailu baten instalatu.

Orain, zain egotea besterik ez zaigu geratzen. Behin prozesua bukatuta, helbide eta erabiltzaile-pasahitz batzuk emango dizkizu.

Datubasea administratzeko, phpMyAdmin duzu instalatuta http://localhost:8080 helbidean. RadioCloud administratzeko ordea, http://localhost helbidean daukazu. RadioCloud instalatuta egon arren, orain gure gustura konfiguratu behar dugu.

RadioCloud konfiguratzen

Behin instalazioa burututa, http://localhost helbidera sartuko gara eta instalazio-prozesua hasiko zaigu. Aurrera jarraituko dugu eta ondorengo datu hauek erabiliko ditugu datubaseko instalaziorako:

Erabiltzailea: root
Datubasea: radiocloud
Pasahitza: (kontsolan instalazioa bukatzean emango dizu pasahitz bat)

Jarraitzeko esango diogu eta zain egongo gara. Ez sakatu bi aldiz, prozesatzen ari da behin ematen diozunean. Prest dagoenean, jarraitu egingo dugu eta konfigurazioan nahi dituzun balioak sar ditzakezu, baina bi konfigurazio-parametro errespetatu behar dira:

Radiocore direktorioa: /emisioa/
Radiocloud direktorioa: /var/www/html/

Bi horiek ez badituzu errespetatzen, arazoak izan ditzakezu. Behin konfigurazioa bukatuta, erabiltzaile eta pasahitzak emango zaizkizu (normalean, admin/admin). Orain, kontsolara bueltatuko gara instalazio-fitxategiak ezabatzeko:

$ sudo rm -rf /opt/radiocloud/web/install*

Eta gure instalazioa bukatuta izango dugu. Jada erabiltzen hasi zaitezke.

Fitxategien kokapena

Galdera da.. non daude datubaseko fitxategiak? eta web gunekoak? non sartu behar ditut nire musika eta bestelakoak? Hona hemen zerrenda:

  • Direktorio orokorra: /opt/radiocloud
  • Log fitxategiak: /opt/radiocloud/logs
  • Emitituko diren fitxategiak: /opt/radiocloud/emisioa
  • Datubasea: /opt/radiocloud/db
  • Web gunea: /opt/radiocloud/web
  • Emisioko defektuzko fitxategiak (hau da, musikarik edo irratsaiorik ez dagoenean, edo irratsaio batek kale egiten duenean emitituko diren audioak): /opt/radiocloud/emisioa/defektuzkoa

Komenigarria da emisioko defektuzko fitxategien direktorioan hainbat audio sartzea.

Nire edukiontziak

Edukiontzien egoera ikusteko (ea dena ondo dagoen, …), hainbat agindu jarriko ditugu hemen.

  • Edukiontziak gelditzeko: sudo docker-compose down
  • Edukiontziak martxan jartzeko (saiora lotuta): sudo docker-compose up
  • Edukiontziak martxan jartzeko (lotu gabe): sudo docker-compose up -d
  • Docker edukiontzien egoera ikusteko: sudo docker ps
  • Edukiontzi bat berrabiarazteko: sudo docker-compose restart <edukiontzia>
    • Non, <edukiontzia>: core (erreproduktorearentzat), web (web gunearentzat), phpmyadmin (administratzeko datubasea), mysql (datubasea), daemon (radiocore-daemon, podcasten deskarga eta igotzeak).

Bideoa

Hona hemen bideo bat prozesu hau erakusten duena.


 

Zalantzak

Kontaktatu nirekin.

Aritz <aritz@radixu.info>