RadioCloud

RadioCloud irrati-automatizazio sistemaren orrialdea.

Irratia automatizatuta?

Irratia automatizatu daiteke, bai. Radixu irratian urte pare bat daramatzagu RadioCloud sistema automatizatua erabiltzen, eta orain zuen eskuetan jartzen dugu bakoitzak bere beharrizanen arabera moldatzeko aukerarekin.

Sistema automatikoak podcastak automatiko jeitsi eta igotzen ditu, web aplikazio zentralizatu bat eskaintzen du irratiko kudeaketa orokorrak egiteko, eta gainera parrilaren kudeaketa eta eguneraketa automatikoak ahalbidetzen ditu. Hori gutxi ez balitz, hainbat emisio aldi berean kontrolatzeko aukera ematen du.

Gainera, izena ingelesez dagoen arren, softwarea euskaraz dago (bakarrik, oraingoz).

Funtzionalitatea

Sistema automatizatu honek hainbat modulu ditu funtzio desberdinak gauzatzeko. Modulu bakoitza eta moduluko osagai bakoitza desaktibatu edo aktibatu daitezke beharrizanen arabera. Atal honetan modulu guztiak azalduko dira eta beraien funtzioen deskribapen motz bat egingo da.

 RadioCloud

– Erabiltzaileen kudeaketa
– Erabiltzaile bakoitzari moduluetara sarbidea emateko aukera
– Log irakurketa
– Uneko emisioei buruzko informazioa
– Autentifikazio zentralizatua LDAP bidez

RadioPodcast

– Irratsaioetako podcastak automatiko igotzeko aukera
– Urruneko emisioak egiteko aukera bakoitzaren orduan
– Igoko diren podcasten kodeketa eta konpresio automatikoa

RadioLive

– Kaletik zuzeneko irratsaioak
– Emisio-kontsola irratsaio bakoitzarentzat
– Streamingeko entzule kopurua zuzenean

RadioCollection

– Irratiko audio bilduma kudeatzeko aukera
– Edozein irratsaiok ikusteko aukera

RadioCore

– Hainbat parrila kudeatzeko aukera
– Podcasten deskarga automatizatua
– Hainbat irratiko parrilen kudeaketa matrize bidez
– Irratiko kuñen kudeaketa

Daemon

Guzti hau automatizatzen duen zerbitzua

 

Deskarga

Hemen duzu Github helbidea.

RadioCloud (web interfazea): https://github.com/aritzz/radiocloud
RadioCloud daemon: https://github.com/aritzz/radiocloud-daemon
RadioCore (erreproduzitzailea): https://github.com/aritzz/radiocore 

Instalazioa

Githubeko biltegi bakoitzean INSTALATU fitxategi bat duzu instalatzeko pausuekin. RadioCloud web bidezko interfazearen kasuan, ikusi ondorengo bideo hau.